XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GAUR ZORTZI ZALDIBAR'EN Garitaonandia'tar Bitor jaunaren omenez EGITARAUA6 1-2'etan: Goiz-eresia
8 1-2'etan - Biribilketa
10'etan - Meza Nagusia
Intza tar Damaso Aba, euskaltzaña izlari
11 1-2'etan - Garitaonandia jaunaren etxean oroitarria agertzea
Ondoren - Idazleen batzarra ta ezpatadantza
3 1-2'etan - Gorulari ta ezpatadantzarien saioaldia
Ondoren - Itzaldi ta olerki esatea
Euskal dantzaldia
Euskaltzale, Garitaonandia jauna, Don Bitor ez alzenun ezagutu?.
Ezetz? Oso gaztea zaitugu orduan.
Ogeitabost urtez gorakoa bazera beintzat, Don Bitor ezagutu etzenuanik ezin sinistu.
Ura baño gizon esagunagorik bai-al zan ba?.
Euskal jaietan, goizetik meza ematen, gero koruan abeslari, ondoren errebotean edo
Etzenuala beraz ezagutzen? Zuaz, alare datorren igandean Zaldibar'a, aren izakera berri jakitea on izango zaizu ta.
Ezagutzen bazenun gerriz, an izango zaitut, irakurle, ezta ala?
Ain zan ona....
Abertzale amorratua izan arren, etzuan etsairik izan.
Zenbaterañoko biotza ote zan beraz berea!.
Euskal idazle biotzekoa, idazkide maite-maitea, zuri arenka astera nijuakizunik ez dezu noski usteko? Zure aurrekoai diezun begirapen eta maitasunen berri bai-baitakit ba.
Ez nijuakizu beraz Zaldibar'a juatekorik esatera.
Bai ordea, aste ontan, egunero-egunero Garitaonandia zanaren oroiz zerbait azaldu dedin,
Atozkit beraz, anaia, atozkit, arreba, biotz-biotzetik sortutako lerrotxo batzuekin.
Goratu zagun almen osoz, izate osoa Jaungoiko ta Legezar aldez eman zuan aren oroitza.
Abestu zagun guzion artean, gizon onaren abesti idegabea.
Azaldu dezagun gure sinismen sendoa, ildakoak gogoan ditugula adieraziaz.
Neronek ere aste barruan, igandeko idazle batzarrean erabili genitzaken gaien batzuek argitaratuko ditut.
Eta oiek eta zuei gogoratzen zaizkitzuen guziak arretaz ausnartu, ta igandean, guziok, Zaldibar'a.
LUZEAR.